top of page
Search
ampaigesisaninazio

Familiek ordezkaritza behar dugu Eskola Kontseiluan

Urriaren 19tik 28ra arte OOGren hauteskundetarako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago.



Eskola Kontseilua hezkuntza-komunitateak ikastetxearen gobernuan parte hartzeko kide anitzeko organoa da. Konstituzioak 27. artikuluan ezartzen duenez, irakasleek, gurasoek eta, hala badagokio, ikasleek esku hartuko dute Administrazioak funts publikoekin sostengatzen dituen ikastetxe guztien kontrolean eta kudeaketan. Printzipio hori hezkuntza-komunitate osoak bertako erabakietan parte hartzeko tresna nagusia da.


Aurkeztu zure hautagaitza Eskola Kontseiluan parte hartzeko

Nola egiten da? Zer konpromezu eskatzen du?

Ikastetxeko edozein gurasok aurkez dezake bere hautagaitza ikastetxeko idazkaritzan, bertan emango dizkiguten inprimakiak betez edo IGEko hautagaitzan parte hartzen (galde iezaguzu). Familia guztiok parte hartzen dugun bozketak egin ondoren, hautetsiak Eskola Kontseiluko kideak izango dira.

Eskola Kontseilua hainbat aldiz biltzen da ikasturtean zehar (3 edo 4). Bertan hainbat erabaki hartzen dira: ikastetxearen planak, memoria eta proiektuak onartzea (hezkuntza-proiektua, antolaketa- eta funtzionamendu-araudia, ikastetxearen urteko plana, besteak beste), ordutegiak eta egutegiak zehaztea, ikastetxeak zein proiektu eta programetan parte hartu, eta abar.


Animatu eta parte hartu!

24 views0 comments

Recent Posts

See All

Comments


bottom of page