top of page

Nor gara?

IGESI Bilboko San Inazio Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea da. Gurasook prest gaude borondatez eta musutruk parte hartzeko eta laguntzeko eskolako jardueretan: euskararen eguna, Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Agate Deuna, inauteriak, Korrika, etab.

IGESIk berak erabakitzen du zer ekintza egiten dituen, eta independentzia osoz gauzatzen ditu, talde politikoen, erlijiosoen edo beste edozein talde motaren inolako loturarik gabe, azken helburu bakarrarekin: Bilboko San Inazio Eskolako familien interes kolektiboak defendatzea.

Nuestra misión

Gure xedea
  • Eskolako hezkuntza-jardueretan laguntzea.

  • Familiok eskolaren kudeaketan parte har dezagun sustatzea.

  • Prestakuntza-jarduera osagarriak antolatzea, familion onerako: euskal hizkuntza eta kultura sustatzera bideratutakoak, besteak beste.

  • Familioi bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzen laguntzea, eskola-orduetatik kanpo goizeko zaintza eta eskolaz kanpoko jarduerak eskainiz.

WhatsApp Image 2020-09-09 at 23.42.28.jp
Nuestra misión
WhatsApp Image 2020-09-10 at 00.04.43.jp

Órganos de gobierno y personas asociadas

Gobernu-organoak eta bazkideak

Elkartearen gobernu-organoak hauek dira: bazkideen Batzar Nagusia (organo gorena), eta Zuzendaritza Batzordea (zuzendaritza iraunkorreko organo kolegiatua).

Elkarteko kide izan daitezke Bilboko San Inazio Eskolan ikasten ari diren haurren ardura duten gurasoak edo tutoreak.

Anima zaitez parte hartzen!

Zer egiten du IGESIk?
  • Eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen ditugu. Eskola-kontseiluko kide gara eta ordezkari bat dugu barruti-kontseiluan. Honela, Udalaren berri izango dugu zuzenean.

  • Hitzaldiak, solasaldiak, kontsultak, jaialdiak, proiekzioak eta abar antolatzen ditugu, baita kirolean, zineman edota lanbide-orientazioan talde espezializatuak ere. Horiek guztiak batzorde batek diseinatutako programaren arabera garatzen dira. Halaber, eskola-liburutegia hobetzen laguntzen dugu.

  • IGESIko Zuzendaritza Batzordearen bidez familia bazkideen eta eskolaren arteko  etengabeko harremanak izaten ditugu.

  • Ikasmaila bakoitzeko ordezkari bat (ikaslearen aita/ama/tutorea) aukeratzen laguntzen dugu, ikasmailaren eta IGESIren ekimenak eta arazoak koordinatzeko, beti irakasleekin eta ikasleekin harremanetan.

  • Beharrezkoa denean, bilerak egiten ditugu irakasleekin, gurasoekin eta ikasleekin.

  • Beste elkarte eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzen gara.

bottom of page