top of page

Familiak

Familia en una playa

Familiak IGESIn

Eskolako edozein guraso izan daiteke IGESIko kide, urteko izen-emate kuota ordainduz. Gainera, elkarteak antolatzen dituen jardueretan lagundu dezake, nahi duen moduan.

​Urtero, IGESIko kide den familia bakoitzak 20 euroko kuota ordaintzen du.

Batzar Nagusian parte hartzeaz gain, familia bakoitzak elkartearen zuzendaritzan parte har dezake, hura aukeratuz eta/edo kide izanez.

Zer abantaila dituzte familia kideek?

  • Beherapenak guraso elkarteak antolatutako eskolaz kanpoko jardueretan.

  • Beherapenak guraso elkarteak antolatutako txangoetan.

  • Guraso Elkarteak antolatutako jardueretan parte hartzea, hala nola ikasturte amaierako festan, inauterietan, etab.

  • Eskolari buruzko gaurkotasuneko informazioa eta eskolaren bizitzan parte hartzeko aukera.

IGESIri laguntzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Eskola

 

Hemen duzu San Inazioko eskolako informazioa.

 

Baina eskolari buruzko zalantzarik baduzu eta nora jo ez badakizu, kontsultatu taula hau:

tabla euske.jpg

El seguro escolar

 

Ikasle guztiek eskola-aseguru medikoa edukitzeko aukera dute, IGESIk kudeatua, BIGEren bidez (Bizkaiko Guraso-Elkarteen federazioa), eta, beraz, oso merkea da.


Haur bakoitzeko eskola-aseguruaren prezioa 13€/mailako da familia IGESIren bazkide bada, eta 19€/ mailako familia bazkide ez bada.


Aseguru-etxea MGS da eta asegurua "Ikaslarin asistentzia medikoa".

Eskola-asegurua nahitaezkoa da eskolaz kanpoko jardueraren bat egitekotan (goizeko edo arratsaldeko zaintzak eta eskola-kiroleko jarduera guztiak barne), baina, nolanahi ere, beti da gomendagarria, batez ere zure seme-alaba eskola-ordutegiaren ondoren noizean behin patio irekian geratzen bada edo IGESIk antolatutako ikasturte-amaierako txangora joaten bada.

 

Ikasturte honetan, oraingoz, ez dugu eskolaz kanpoko jarduerarik aurreikusi, jarduera guztiak bertan behera utzi baitira Covid-en pandemiaren ondorioz, baina IGESIk jardueraren bati berriro ekiteko aukera badu, parte hartzeko ezinbestekoa izango da eskola-asegurua izatea.

 

Hona hemen eskola-aseguruaren protokoloa.

HARREMANETAN JARRI

Tel. 692 45 52 86

Email: igesi@yahoo.es

C\ Cantabria, 2, 
Bilbo, C.P. 48015

ZATOZ EZAGUTZERA

Azteazkenetan 16:15h - 17:00h

 

KONTAIGUZU

Eskerrik asko zure mezuagaitik!

bottom of page