top of page

Lehen hezkuntzako ikasleen dinamiza-zioa jantokiko jolastokian

  • ampaigesisaninazio
  • Sep 5, 2020
  • 1 min read

Updated: Sep 16, 2021

Dinamizatzaile batek lehen hezkuntzako ikasleen jantokiko jolas-egunak girotzen ditu.

ree

Pandemiak mugimendurako eta material ludikoa erabiltzeko ezarri dituen murrizketak direla eta, jantokiko atsedenaldia aspergarria izan daiteke haurrentzat. Horregatik, AMPA dinamizazio-zerbitzua antolatzen ari da Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.


Dinamizatzaile batek egunero girotzen du lehen hezkuntzako ikasleen jantokiko jolas-eguna.

Egunero, monitore bat gure eskolara etortzen da eta, ordubetez, burbuila taldeak dinamizatzen ditu. Gainera, jantokiko langileek monitoreari laguntzen diote eta dinamikarekin jarraitzen dute. Astelehenetan, lehen mailako haurren txanda da; astearteetan, bigarrenari dagokio; asteazkenetan, hirugarrenari; ostegunetan, laugarrenari; eta ostiraletan, bosgarrenari eta seigarrenari. Jarduera hau oso interesgarria da ikasleen artean jantokiko jolas-orduetan giroa hobetzeko.

 
 
 

Comments


bottom of page